Skip to main content

Eskola
Denda
Tailerra

Ezagutu Gasteizen duzun zeramika tailerra

Oparitu
MÁSBARRO

Bete-betean asmatuko duzu. Ba al da zure senideak edo lagunak beren zeramika pieza propioak sortuz eta apainduz gozatzera gonbidatzea baino opari hoberik?
MÁSBARRO artisau-sorkuntzako gunea da, eta lokatza da gure laguntzaile nagusia.
MÁSBARRO buztinarekin lan egiten den lekua da, ikasi egiten da, praktikatu egiten da, zeramikaz hitz egiten da zeramikaren munduak hartzen duenarekin.
Ikasteko tailer bat da, artisautza erosteko zeramika denda bat, eta gustatuko litzaidake topagune izatea, bai hitzaldia eman nahi baduzu, bai entzun nahi baduzu…

Zer aurki dezakezu MÁSBARROn?

Zeramika, gozatzeko eta sortzeko: pieza bakanak, etxerako edo zuretzat, ilustratuak eta pertsonalizatuak; urte osoko eskolak eta larunbatetako tailerrak.
Gune ireki bat da, dela lehenengo urratsak emateko, dela zeure proiektu propioak “zeure kasa” garatzeko… edo, zeramikaria bazara, tailer bat emateko: hazten ari den txoko bat da, inspiratzeko balioko dizun liburu txoko txiki bat ere baduena.
Eta hori guztia, giro goxo, zaindu eta errespetuzkoan.