Asteroko zeramika eskolak Gasteizen
Zeramika ikasteko leku baten bila bazabiltza, MÁSBARROn duzu zure eskola.
Asteroko zeramika eskoletan, buztinaz piezak sortzen ikasiko duzu. Ez da beharrezkoa aldez aurreko eskarmenturik izatea, ondoan izango gaituzu zeramika eta dekorazio teknikak ikas ditzazun, eta esperimentatu eta jolasteko aukera izango duzu, prozesuan zehar gidatuko zaituen pertsona baten laguntzarekin.
Dagoeneko ezagutzarik baduzu, zeu ere ongi etorria zara, zeure ikaskuntza beharretara egokituko baikara, zeure ideiekin trebetasunez aurrera egin dezazun.
Eskolako 8 laguneko taldetan antolatzen gara, eta hiru hilabeteko edo urteko bonu batekin eman dezakezu izena.
Hona hemen asteroko eskolen ordutegiak:
Astelehena: 10:00etatik 12:00etara | 16:30etik 18:30era
Asteartea: 11:30etik 13:30era
Asteazkena: 16:30etik 18:30era | 18:30etik 20:30era Osteguna: 16:30etik 18:30era | 18:30etik 20:30era
Asteartea: 11:30etik 13:30era
Asteazkena: 16:30etik 18:30era | 18:30etik 20:30era Osteguna: 16:30etik 18:30era | 18:30etik 20:30era
Gela bakoitzean 8 lagunentzako tokia dago!
Nola antolatzen gara asteroko eskoletako tailerretan?
Tailerrera bertaratzen den pertsona bakoitza arduratuko da erabili dituen material eta erreminta guztiak jasotzeaz eta garbitzeaz. Mahaiak ere garbi utzi behar dira eskola amaitzen denean. Tailerreko parte hartzaile bakoitzak bere gelako apaletan utziko du pieza eta ez ditu beste apaletako piezak ukituko. Gordetzeko laguntza behar baduzu: hortxe egongo gara, laguntzeko prest!
Amaituta dauden piezak bizkotxorako edo esmalterako esleitutako apaletan jarri behar dira, ondoren labean sartzeko. Apal horietan daudenean, labekatu ditzakegula ulertuko dugu. Esmaltatzeko badira, piezen oinarriek garbi egon behar dute..
Tailerreko erreketak MÁSBARROko langileek kudeatzen dituzte. Kolektiboak dira, eta ordena tailerreko parte hartzaile bakoitzaren piezen kopuruaren eta tamainaren araberakoa izango da. Amaitutako piezak tailerrean gordeko dira, gehienez ere hilabete batez. Ekainean, ikasturtea amaitzen denean, tailerrean geratzen diren piezak ezingo dira erreklamatu.
Ezin dira MÁSBARROn utzi parte hartzaile bakoitzaren materiala, laneko arropa eta abar. Ez dugu tornu eskolarik eskaintzen asteroko eskoletan.
Eskoletara etortzea
Asteroko tailerretako eskolen iraupena asteko 2 ordukoa da. Pertsona bakoitzak izena emateko unean aukeratutako taldea eta ordutegi finkoa izango ditu.
2026/2027 ikasturteko jaiegunak izango dira:
- Urriak 1, 2 eta 12.
- 8 eta abenduaren 23tik 31ra.
- Urtarrilaren 1etik 6ra.
- Martxoaren 22tik 29ra.
- Apirilaren 27tik 30era.
Eskolak errekuperatzea
MÁSBARRO ez dago behartuta berreskuratzeko eskolak eskaintzera. Hala ere, zure eskola baino gutxienez bi egun lehenago abisatzen badiguzu, eta horretarako ematen zaizuen komunikazio kanala erabiltzen baduzu, gure esku dagoen guztia egingo dugu hilabeteko epean eskola hori berreskuratu ahal izan dezazun, betiere lekurik badago.
Ordainketak
Ordainketak hiruhilekoaren edo urtearen lehen eskolan egiten dira.
Txartelarekin edo eskudirutan egin daitezke, MÁSBARROn.
Matrikula indargabetzea
Hiruhilekoa edo ikasturtea hasi ondoren, eskoletara ez joatea erabaki dezakezu; horretarako, arduradunari jakinarazi beharko diozu, eskolak utzi aurreko hilabetea amaitu baino 10 egun lehenago. Hala egiten ez baduzu, hurrengo hilabetea osorik kobratuko zaizu. Egindako ordainketaren zati proportzionala (hilabeteka) itzuliko zaizu.
8 lagun eskolako
Astean 2 ordu
Buztina, esmalteak, egosketak eta elabortzen dituen piezen materialak sartzen dira
Hiruhilekoan 12 eskola g.g.b.
Urtean 35 eskola g.g.b.


