Skip to main content

Másbarro

MÁSBARRO buztina lagun nagusi duen artisau sorkuntzarako gune bat da.

Ikasteko gune bat da, artisautza erosteko aukera ematen dizun zeramika denda bat, baita buztinaren eta zeramikaren munduari buruzko ezagutza partekatzeko topagune bat ere.
MÁSBARRO buztinarekin sortzeko eta dekoratzeko teknikak ikasteko eta horiek praktikatzeko gune bat da.
Errementari kaleko 78.ean dago, Gasteizko Alde Zaharrean.
Gasteizen zeramika ikasi nahi duzu?
Kontsultatu gure zeramika eskolak edo idatzi kaixo@masbarroceramica.com helbidera.
Zeramika dakizu eta buztinarekin sortzeko leku bat behar duzu?
MÁSBARRO da zure lekua. Eman begiratu bat «Zeure kasa» atalari eta lasai asko hitz egin dezakegu.
Zeramikaria zara eta prestakuntza espezializatua jasotzea gustatuko litzaizuke?
Idatzi kaixo@masbarroceramica.com helbidera edo etorri estudiora, atsegin handiz aholkatuko dizugu eta.
Zeramikaria zara eta tailer bat ematea gustatuko litzaizuke?
Bidali mezu elektroniko bat zure ideiaren azalpen txiki batekin eta forma emango diogu.