Skip to main content

Larunbatetako tailerrak

Zatoz MÁSBARROra zure zeramikazko pieza sortu eta dekoratzera.

Larunbatetako zeramika tailerrak zeramikan hasi eta sorkuntza eta dekorazio prozesuaz giro lasaian gozatu nahi duten pertsonentzat pentsatuta daude. Ez duzu zertan esperientziarik izan.
Hilean bi larunbatetan egiten ditugu tailer horiek, buztinaz gozatzeko eta zeramika eta dekorazio teknika desberdinak ikas ditzazun.
Ezin duzu imajinatu ere egin zure eskuekin zer egiteko gai zaren: zatoz MÁSBARROko tailerrera tarte atsegin bat pasatzera.
Nola antolatzen gara?
  • Talde txikietan elkartzen gara, gehienez ere 8 lagun.
  • Profesional batek gidatuko zaituzte prozesu osoan zehar. Tailerra amaitzean, pieza MÁSBARROn utziko duzue, lehortzeko eta ondoren labekatzeko. MÁSBARROko langileak arduratuko dira esmalte garden batez esmaltatzeaz eta, prest dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara haren bila etor zaitezen.
  • Gehienez 3 hilabetez gordeko dizugu pieza, behin epe hori igaroz gero, ezingo duzu erreklamatu.
  • Dena sartzen da prezioan: sorkuntzarako eta dekoraziorako beharrezkoak diren materialak eta 2 erreketa: bizkotxoa eta esmaltea.

Oparitu
MÁSBARRO

Bete-betean asmatuko duzu. Ba al da zure senideak edo lagunak beren zeramika pieza propioak sortuz eta apainduz gozatzera gonbidatzea baino opari hoberik?

Taldeko tailer pribatuak

Laneko bilerak, urtebetetzeak, planak lagunekin, bururatzen zaizun edozein ideia gauza daiteke. Idatzi eta forma ematen lagunduko dizugu.